viernes, 19 de noviembre de 2010

Edutec 2010



Hona hemen hilabete honen hasieran Bilbon Edutec programaren inguruan egondako bilkuran hartutako irudi batzuk. http://www.palazio.org/ web orrialdean Gorka Palazio, EHUko irakasleak  Edutec- programan emandako hitzaldia dugu ikusgai. 2.0 teknologietan aditua den Gorka Palaziok teknologia audiobisual berriak irakaskuntzan sartzeko beharra agertu zuen, eta horretarako Linux-ek ateratako azkeneko aplikazioez baliatuz. Irakasleak egungo unibertsitateen aldeketa beharra salatu zuen.
Berak dioen bezala, orain arteko sistema katedratikoak berehala ahazten den ezagutza entziklopedikoa jasotzeko besterik ez du balio, eta horren irtenbide bezala Boloniak dakarren planteamendua ezinbestekoa da. Irakaskuntza metodo berriak bai lortuko du irakasleak prestatzen eta praktiken gainean ezagutza bat eraikitzen. Hitzaldian aipatu moduan, ez da berdina ikasleari RSS bat zer den azaltzea, edota RSS bat egin dezan eskatzea, era honetan nola egiten den praktikoki ikasiko bailuke.
Beraz unibertsitate libre eta aske baten aldeko apostua egiten du Gorka Palaziok. Non klaseak grabatu litezke telefono mobilarekin eta ustream, qik eta kyte-en antzeko web-etan emititu ikasleentzako; wifi askea eta web zerbitzuak eskaintzen diren; ikasketa ezagutza egunerokotasunean oinarritzen den, azterketa finalak suprimituz...
Honela ba, etorkizun ez hain urrunean Palaziok 'open acces'eko unibertsitateen atarian gaudela aurreikusten digu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario