(from http://www.marca.com/)
Hara zer topatu dudan Marca kiroletako egunkariaren online orrialdean (http://www.marca.com/). Datorren larubatean, urtarrilak 8, euskal presoen alde Bilbon ospatuko den manifestazioa dela eta, dirudienez errealako hainbat jokalarik manifestazioarekin bat egin dutela adierazi omen dute. Manifestaldiak euskal presoak Euskal Herriko kartzelatara gerturatzeko eskubidea aldarrikatzen du, baina badirudi Marca egunkariak, bere betiko ezjakintasunari men eginez, albistearen edukia nahi bezala interpretatu duela. Bigarren irudian ondo agertu bezala, egunkariak errealeko jokalariek ETA babesten dutela dio zuzenean. Gainera, salatu egiten du jokalariek hauek beren kokapen sozialaz baliatzen direla aldarrikapen hau egiteko, eta hori onartezina dela. Espainiar prentsa orok bezala, badirudi manifestaldiak eta iritzi askatasuna libre, eta zorionez, eskubide direla ez dira jabetu oraindik. Are okerrago, terrorisimoaren gorespen bezala adierazten dute larunbateko deialdia.
Salatzekoa ordea, Marcaren jarrera da. Kiroleko informazioa zabaltzea helburu duen egunkari batek halako edukiak zabaltzea koherentzia falta guztizkoa da. Gainera, beraiek dira euskaldunoi kirola politikarekin nahasten dugula leporatzen digutenak. Zoritxarrez, halako notiziek espainiarrek duten iritzi publikoa toxikatzea besterik ez dute lortzen. Eta normala da, zeren Espainian gehien saltzen den egunkarian euskal kirolariak ETArekin erlazionatzen badituzte, gizartearen gehiengoak hori irentsi eta futbolari hauen aurkako bidegabeko iritziak sortuko ditu. Ondorioz, prentsan euskal gizartearen aurkako iritzi eta jarrera bat elikatzen da inongo informazio ziurtasunik gabe. Lotsagarria!

No hay comentarios:
Publicar un comentario