domingo, 2 de enero de 2011

'Txuri urdin' kotiloia, lotsagarri


Urtezahar gauean ohikoak diren kotiloiak arrakastatsuak dira parrandazaleen artean, eta gazte asko festa hauetara joaten dira urteari behar bezala ongi etorria emateko. Donostiako 'Txuri Urdin' izotz jauregira joandakoak ere ondo pasatzeko asmoekin joan baginen ere, festa beldur bihurtu zen, eta zorionez ez zen amets gaizto izatera iritsi.

Lehenengo aldia zen izotz jauregian urtezaharreko kotiloi bat ospatzen zela, eta haren inguruan sortutako ikusmina pare bat hilabete aurretik hasia zen jada. Kotiloieko antolakuntzak iragarritako espektakulu eta eskaintzak gazte donostiarren ahotan zebiltzan, eta gainontzeko koitiloiek beren sarreren salmentan nabaritu zuten "Txuri Urdinen" boom hau. Hala ere, jendeak zalantzak zituen hainbeste jenderentzako festa bat nola atera zitekeen, bai eta izotz pista nola estaliko zuten.

Eguna iritsi zenean ordea, gauak aurrera joan ahala, gauzek okerrerako bidea hartu zuten. Festak 1:30etan zuen hasteko ordua, eta hainbeste jenderen esperoa zegoenez (2700 pertsona) ordu horretan bertantxe joatea erabaki genuen. Baina normala den bezala, ez ginen burutapen bera izan genuen bakarrak izan, eta iladak 100 metro inguruko luzeera zuen dagoeneko. Ondoren jakingo genuena kontutan hartuta gutxienez ez geunden kexatzeko moduan. Barrura sartu ginereako 2:15 ziren, hau da, 45 minutu eman genituen itxaroten. Hainbeste pertsona egonda normala zitekeela pentsatu eta ez genion garrantzia handiagorik eman, baina gauza da, azkenekoak goizeko 4ak arte ez zutela sartzea lortu. Hori normala al da?

Gu bitartean barruan ginen gauak ekarriko ziguna jakin gabe. Gure txaketa eta amerikanak, hasiera batean, arropatokian ez uztea erabaki genuen hauek uzteko ilada izugarri luze eta jendez pilatua baitzen. Beste askok ere antzera jokatu zuten; izan ere, jende asko zegoen bere txaketa jantzita edo eskuan zuelarik. Ilada guztiz amaitu eta txaketak uztera gerturatu ginererako goizeko 4:30ak ziren. Ordurako, festaz gozatzen 2 ordu generamala uste zutenei esan behar diet nahi bai hala izan balitz. Dj-a goizeko 3ak arte ez zen musika jartzen hasi; eta ordu arte, grabatutako abesti zerrenda bat entzuten zen diskoteka bihurtutako izotz jauregian. Kontua da, ohartu ez edo batek daki, baina dj-ak aurretik jarritako abesti asko eta asko errepikatu egin zituela. Hori ere normala al da? Eta edari bat eskatu ala izateko 40 minutu eta ordubete artean itxaron beharra? Hori ere normala da? Lotsagarria eta antolakuntza falta ikaragarria da hainbeste jenderentzako bi barra txiki besterik ez jartzea, eta hainbeste jenderentzako edari kopurua ez aurreikustea! Bai, hala da, goizeko 3 terdietarako zenbait edari agortu ziren dagoeneko. Jendeak gainera, edariak binaka edo hirunaka hartzen zituen berriro ere ilaran hainbeste denbora ez pasatzeko. Beraz, dantzatzen egon ordez edariez pendiente egon beharra zuten. 65€ko sarrera ordaindu eta gero ez al genuen eskubidea festaz behar bezala gozatzeko eskubidea?

Gauak aurrera jarraitu zuen, eta izotza estaltzeko erabilitako oholak izotza bera baino irristakorrago bilakatu ziren, batez ere takoiak zeramatzaten emakumeentzako. Antolakuntzak badirudi uste izan zuela zaborrak beharrezkoak ez zirela, eta ondorioz jendeak beren basoak, izotz eta guzti lurrera bota zituzten lurra labainkor utziaz.

Komunera joatea ere beste buruhauste bat zen. Gaizki aurreikusitako komun kopurua zela eta, jendeak ilara luzeak egin behar izan zituen bere txanda iritsi zain. Pixa egiteko itxaron behar?

Konturatzerako gainera, musika kendu eta argiak piztu zituzten festari amaiera emateko. Goizeko 6:30ak ziren. 6:30ak? Urtezahar gaueko festa bat, zeinarengatik 65€ ordaindu, hainbeste itxaron behar izan eta musikaz 3 orduz bakarrik gozatu ahal izan genuen, hain goiz bukatu? Lotsagarria zen!

Orduantxe jendea beren txaketen bila arropatokira joaten hasi zen. Orduan sortu zen iskanbila, eta abalantxa. Arropatokian zeuden 4 arduradunek ez izan zuten hantxe pilatzen ari ziren ehundaka gazteren eskaerei erantzun. Gero eta jende gehiago pilatzen hasi zen eta hura, berehala bihurtu zen handik ateraezineko tranpa bat, Jendea urduritzen hasi zen eta beren txaketa ahalik eta azkarren hartzeko nahi horretan elkarri bultzaka hasi ziren. Urduritasuna nabarmen areagotu zen eta jendea antsietateak jota garraxika hasi zen handik irteteko eskatuaz. Bitartean antolakuntzako arduradunak zer egin ez zekitela zebiltzan. Hainbeste jenderen aurrean egindako antolakuntza kaxkarrak egoera hura eragin zuen eta ez zekiten nondik jo. Azkenean ertzainari deitzea erabaki zuten. Abalantxan ordubete eman eta gero arropatoki barrura salto egitea lortu nuen estutasun haretik ihesi egiteko. Momentu horretan izan zen benetan gertatzen ari zenaz ohartu nintzenean. Izua eta urduritasuna nonahi ikus zitekeen. Ertzaina iristean indarkeria erabiliaz jende pilaketa kanporatzea lortu zuten.

Irten ginenerako 8ak aldera ziren. Gazte asko ordea txaketak barruan zituztela geratu ziren. Urtarrileko goiz hotz hartan 3 ordu itxaron behar izan zuten beren amerikanak jaso ahal izateko. Ertzainak talde txikitan pasarazten zuen jendea beren arropa berreskuratu ahal izateko. Haien zoritxarrerako, askok eta askok ez zituzten bereak berreskuratu eta asko kartera eta mobilarik gabe geratu ziren, Zergatik? Pilaketa unean arropatoki arduradunek hura arintzearren jendeari berea ez zen txaketak eman edota jendeak arropatoki barrura sartu zelako lehengo ikusten zuen prenda hartzera.

Lotsagarria gau hartan gertatu zen guztia. Dirua irabaziko zuten, eta harengatik pozik egongo dira, baina 2700 pertsonari ordainduta zuten gaua izorratu zietene halako festa bat behar bezala antolatu ez, eta beharrezkoak ziren neurri eta langile kopurua kontratatu ez izanagatik. 65€ zaborrera! Bai bai, esan dut, LOTSAGARRIA!

Hurrengo egunetan zenbait hedabidek gertatutakoren oihartzun izan ziren, eta nahi izanez gero hemen uzten dizkizuet zenbait adibide irakurri nahi izanez gero.




No hay comentarios:

Publicar un comentario