jueves, 25 de noviembre de 2010

'Lightworks', denontzat eskuragarri



Ediziorako sistema honek bere erabilera asko hedatuko duen neurri bat atera berri du. Azken albisteek diotenez, abendutik aurrera mundu guztiak izango du 'lightworks' programa deskargatu ahal izateko aukera. Erabaki honi esker, diru askorik xahutu gabe gure lan audiobisualak editatzeko programa on bat lortzeko aukera izango dugu. Erabiltzaileek begi onez hartu dute notizia; izan ere, Final Cut bezalako programa garestiak erabiltzeari utziko baitiote zorionez.
Bideo labur honetan, programa nola erabili azaltzen dituen oinarrizko argibide batzuk ematen zaizkigu. Zuentzat lagungarri izango zaizuelakoa nago.

sábado, 20 de noviembre de 2010

Planoa eta plano motak



Honako bideo honetan komunikazio munduan ikasleek izan behar duten oinarrizko ezagutzaren puntuetako bat dugu. Gorka Palazio EHUko irakasleak plano bat zer den azaltzen digu.



Kasu honetan jada, plano motetan barneratzen da. Bideo honetan xehetasun planoa zer den eta noiz erabili behar dugun azaltzen digu. Lagungarri egingo zaizuelakoan jartzen dizkizuet bi bideo hauek.

Nafarroa euskal lurraladea da!



Bideo hauxe aste honetan iritsi zait beste sare sozial batean dudan kontura. Kasualidadez ere, aste honetan bertan klasean ere ikusi ahal izan dugu, eta oso bideo adierazgarrai dela iruditu zaidanez, hementxe jartzen dizuett zuek guztiok ere ikusi eta nola ez, ikasi dezazuen. Iñaki Perurenak ikasgai ederra ematen dio kazetariari.

viernes, 19 de noviembre de 2010

Teknologia futbolean



Teknologia futbolera ere iritsi da! Aspaldi da futbol arduradun nagusiek kirol honetan dauden hainbat arazori irtenbidea eman nahi dietela, eta teknologia berriari esker epaileentzat buruhauste handia den arazo bati amaiera emango zaio behin betiko. AeroComex izeneko spray bati esker, arbitroak falta jaurtiketetan barrerak zehazki non kokatu behar duen marraztuko du. Honela, hain ohikoa den barrera aurreratzea saihestuko da. Berrikuntza hau hego amerikan jada praktikan jarri dute iruditan ikus daitekeen bezala, eta europan ere arautu edo ez erabakitzen ari dira.

Panamako sarraskia



Panamako gobernuak abian jarritako proiektu hidroelektriko eta turistikoen aurka manifestazio bat hitzartu zuten pasa den martxoan Bocas del Toro probintziako biztaneleek; izan ere, gobernuaren neurri hauek beren lurraldea eta exebizitzak suntsitzea eragingo baitzuen. Manifestaldi horren aurrean poliziak egundoko errepresioa abiatu zuen hiritarren aurka, sarraski handia eraginaz. Iturri ofizialek neurriz kanpoko indarra erabili izana ukatu bazuten ere, giza-eskubideen aldeko hainbat taldek triskantza hura salatu zuten, eta  hildako eta zauritu kopurua iturri ofizialek igorritakoa baino askoz ere handiagoa izatearen susmoa dute.

Edutec 2010



Hona hemen hilabete honen hasieran Bilbon Edutec programaren inguruan egondako bilkuran hartutako irudi batzuk. http://www.palazio.org/ web orrialdean Gorka Palazio, EHUko irakasleak  Edutec- programan emandako hitzaldia dugu ikusgai. 2.0 teknologietan aditua den Gorka Palaziok teknologia audiobisual berriak irakaskuntzan sartzeko beharra agertu zuen, eta horretarako Linux-ek ateratako azkeneko aplikazioez baliatuz. Irakasleak egungo unibertsitateen aldeketa beharra salatu zuen.
Berak dioen bezala, orain arteko sistema katedratikoak berehala ahazten den ezagutza entziklopedikoa jasotzeko besterik ez du balio, eta horren irtenbide bezala Boloniak dakarren planteamendua ezinbestekoa da. Irakaskuntza metodo berriak bai lortuko du irakasleak prestatzen eta praktiken gainean ezagutza bat eraikitzen. Hitzaldian aipatu moduan, ez da berdina ikasleari RSS bat zer den azaltzea, edota RSS bat egin dezan eskatzea, era honetan nola egiten den praktikoki ikasiko bailuke.
Beraz unibertsitate libre eta aske baten aldeko apostua egiten du Gorka Palaziok. Non klaseak grabatu litezke telefono mobilarekin eta ustream, qik eta kyte-en antzeko web-etan emititu ikasleentzako; wifi askea eta web zerbitzuak eskaintzen diren; ikasketa ezagutza egunerokotasunean oinarritzen den, azterketa finalak suprimituz...
Honela ba, etorkizun ez hain urrunean Palaziok 'open acces'eko unibertsitateen atarian gaudela aurreikusten digu.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Seasons- The collective



Mountan Bike-ean aritzen diren espezialista hauek 2004ean egindako pelikularen trailerra dugu bideo hau. Nire ustez, pelikula arrakastatsu honen gakoa ez dago bakarrik mutil hauek egiten dituzten akrobazia eta lasterketa azkarretan, grabazio eta errealizazioan ere egundoko lana dauka filmak. Dituzten baliabideei esker, irudi ikusgarriak hartu eta edizio teknika erakargarriak aplikatzen dizkiote grabazioari. Honela, adierazkortasun handiago eman nahiean, alboko travelling ikaragarriak egin eta plano pikatu eta kontrapikatu tartekatuek, zoratzeko irudiak harrapatzen dituzte. Lehen plano eta xehetasun planoek ura eta lokatzaren zipriztinak, edota gurpilek utzitako arrastoak ederki erakusteko auker ematen digu. Irudi hauek gainera, erritmo normal eta motelekin txandakatzen dituzte, imajina harrigarriak sortuz.
Plano, mugimendu eta erritmo aldaketa hauekin ikuslearentzako interes eta benetan erakargarri izango den planoak sortzen dituzte, orduarte beren pelikulen irudiek zuten aberastasuna haragotuaz.

lunes, 15 de noviembre de 2010

Iragana ikusteko betaurrekoak



Sevillako enpresa batek "Past View" izeneko betaurreko batzuk asmatu ditu. Betaurreko hauei esker, jantzita daramatzan pertsonak dagoen toki hori iraganean nolakoa zen ikusteko aukera izango du. Oso asmakizun bitxia, eta erakargarria iraganean gure hiria nolakoa zen jakin nahi duen edonorentzako. Gainera, betaurreko hauek GPS bat daramte barneraturik, eta dituen aplikazio audio-bisualei esker atzerritar batentzako gida ezinobea bihur daiteke.

Kontzertu birtualak



Hamaika ikusteko jaioak garela bai, baina hala ere, oraindik gauza askok harritu eta liluratuta uzten gaituzte. Teknologiaren aurrerapenak dakarren azken berrikuntza honak hau da: kontzertu birtualak. Hatsune Miku Japonian modan dagoen ente birtual bat da, zeinak estadio osoak jendez betetzen dituen bere kontzertuez gozatzeko. Izugarria benetan!

lunes, 8 de noviembre de 2010

Kubak bultzatu egiten du Software Librerako saltoa



Kuba Software Librerako prozesuan dabil indpendentzia teknologiko eta segurtasun nazional handiagoa lortu ahal izateko. EEUUek ezarritako blokaketa eta kontrola direla medio, kode irekiko software libre honetarako migrazioari ekin diote. Bideoan kontatu bezala, Kubako Telekomunikazio departamentuak lan handia egiten ari dira aldaketa hau burutzeko, eta oraindik ere migrazio hau esparru guztietan eman dadin denboralditxo bat iagro beharko da. Mundu empresarialean jada bete dute nahi hau, eta hurrengo urratsa hezkuntzan software libre hau nola erabiltzen den irakaste da.

viernes, 5 de noviembre de 2010

Mikel Aiestaranen hitzaldia



(hitzaldia http://www.palazio.org/ -en dago ikusgai)

Mikel Aiestaran kazetariak bere lanaren inguruan hitzaldi bat eman zien kazetaritzako azkeneko urtean dauden ikasleei. Berak esan bezala, bere burua gerra osteko berriemailetzat hartzen du, eta langile autonomo (freelance) bezala aritzen da lanean ekialde hurbileko herrialdeetan zehar. Bere erreportai batzuk erakutsi eta bere lana zertan datazn kontatzeaz gain, hitzaldiaren puntu garrantzitsuenetako bat multimediak egungo kazetaritzan eragin duten aldaketa eta hartu duen garrantzia izan zen.

Hainbesterako da multimedien moda, egungo kazetaritzan lan egiteko dagoen irtenbide bakar bezala izendatzen duela. Bere lanerako gainera ezinbesteko du multimedia berri hauen erabilera, batez ere azkartasuna izateko aukera eskaintzen diolako. Aiestaranek azpimaratzen duen moduan lan egiteko materiala garrantzitsua da (kamerak, mikrofonoak, etab), baina are garrantzitsuagoa da bidaltzeko behar den materiala, hala nola, ordenadoreak, telefono sateliteak, antena txikiak... Dena den, ekialde hurbileko herrialdeak bezalako hirugarren munduko lurraldeetan multimedia tresna hauekin aritzea batzutan oso baldintzatuta dago; izan ere, beren garapen teknologikoa ez da bere aparatuen mailaren pareko. Horregatik tradizionala erabili behar du. Irudiekin lan egiteko oso egokia den macintosh konputagailua aldatu behar izan du adibidez.

Aldaketak aldaketa, Mikel Aiestaran kazetariak argi erakutsi zuena da berriemaile lana betetzeko multimedien erabilera ezinbestekoa dela gaur egungo kazetaritzan.

Venezuelako enbaxadorearen hitzaldia

"La otra historia de la Independencia"



(bideoa osorik http://www.palazio.org/ -en dago ikusgai)

Doctor Julian Isaías Rodriguez, Venezuelako Errepublia Bolibartarrak Espainian duen enbaxadoreak, pasa den urriaren 21ean EHUko unibertsitatean Venezuelaren inguruko hitzaldi interesgarri bat eman zuen. Euskal Herriarekin dituen lotura estuak aipatu eta gero, edukiarekin sartuz, Hego Ameriketako estatuek historian bizi izandako egoera argitu zuen ordu bete inguru iraun zuen mintzaldian. Historia ikuspegi eurozentrista batetik kontatuta dagoela, eta hori dela eta, konolizazio garaian zanpatuak izan ziren herrien benetako historia ezkutatu egin dutela salatzen du. Horregatik, hizketaldia Venezuela bezala beste herri latindar askok jasandako inposaketaz jakinarazi zien aretoan elkartu ziren ehundaka ikasleri.
Era berean, EEUUetako eta Europako eredu kapitalista eta inperialistaren kontrako hitzak ere zuzendu zituen; eta beren sozialismo eredua zoriontasuna bilatzeko eredurik onena dela goraipatuz eman zion amaiera txaloartean agurtutako hitzaldi aberasgarri bati

jueves, 4 de noviembre de 2010

Aurreko urteko lanak

ATZETIK



Jarraikortasunaren printzipioa beteko zuen pare bat minutiko bideo lan bat egin behar genuen. Aukeratzeko zeuden gai dramatikoen artean, jazarpen baten inguruan egitea erabaki genuen. Gizonarengandik ihesi doan emakumea ez da ohartzen, erori zaion 'super Bat' txartela itzuli nahi dionik.

----------------------------------------------------------------------------------------------

EHU iragarkia



Ikasle atzerritarrei gure unibertsitatea saltzea zen helburua. Ikastera Leioara etortzea konbentzitzeko iragarki bat egin behar genuen, minutu erdi inguruko iraupena izan behar zuena. Horretarako, unibertsitatean ikasi izandako amerikar baten asmatutako istorian oinarritu ginen, zeinak unibertsitateak ikastea baino zerbait gehiagorako balio duen ekausten zuen.

lunes, 1 de noviembre de 2010

Azkeneko teknologiak telebistako informazio munduan

3D TEKNOLOGIAZ EGINDAKO LEHEN ALBISTEGIA




Komunikazioaren garapenean hona hemen azken berrikuntzetako bat: albisteak 3Dn. Orain arte zineman emandako berrikuntza honek, telebistara egin du jauzi, eta helburua, ikusleek albistegietako berrien testigu zuzenak bilakatzea da. Honela ba, jendeak albistea zuzenean bizitzen egotearen irduipena du.

-----------------------------------------------------------------------

ANNANOVA, TELEBISTAKO LEHEN AURKEZLE BIRTUALA






Telebistako komunikazio hedapenean eman den beste aparteko nobedade bat aurkezle birtualen agerpena izan da. Teknologiaren etengabeko aurrerapen honen ondorioz, jada telebistan ere ez dira pertsoank behar izango albistegiak aurkezteko. Hauen ordez, Annanova deituriko pertsonaia birtual ederki karakterizatuak sortu dituzte.

----------------------------------------------------------------------

CNN CHICAGO-ATLANTA:
TELEBISTAKO INFORMAZIOAREN HASTAPENA HOLOGRAMAK ERABILIZ



Hasieran fikziozko (Star Warsen agertu bezala) teknologia erabilera zirudien arren, azkeneko teknologien artean, hedabideek aurreraupusu handia eman dute hologramenen erabilerarekin. Honi esker, pertsonak ez du zergatik bertaratu beharrik. Horren ordez, bere jatorritik, kamera konkretu batzuen bitartez hori bai, bere irudi birtual bat bidaltzeko gai da kasu honetan CNNko platoan bertan egongo balitz bezala simulatuz. Honela ba, aurrez aurreko elkarrizketa bat izatea ahalbidetzen da, nahiz eta bi subjektuak leku berean ez egon. Beste esparru askotara hedatu daitekeen berrikuntza arrakastatsua izan daiteke homologramen erabilera.

Sare sozialen iraultza




Jakina da sare sozialek garapen handia izan dutela azken urteotan. Baina garapen hori hainbesterako izanda, kargu goreneko politikariek ere beren irudiaren hedapenerako erabiltzen hasi direla. Era honetan, bere herriarengatik gertuago, eta haiekin era zuzenago batean komunikatzeko aukera dute.
Hugo Chavez da pauso hau eman duen azken buruzagia. Bere oposizioak Twitterren zuen indarra jazartzeko, kontu bat sortu du bertan, 'ChavezCandanga', eta oso denbora gutxian Venezuelan jarraitzaile gehien dituena izatera iritsi da. Jarraipen masibo horren aurrean presidenteak laguntza eskatu du, egunero jasotzen dituen milaka mezuei erantzun ahal izateko. Horretarako 200 langile jarri ditu espreseki lan hori egiten.

Baina jaso ditzakeen mezu eta atxikimendu ugariez aparte, goiburuek sare sozialak egitea bezalako neurriak oso onuragarriak direla iruditzen zait. Izan ere, berre herritarren mesederako, eskakizun eta herri arazoen ezagutza gertuagotik jarraitzeko aukera eskaintzen diolako. Gainera, mandataiaren irudi gizatiarrago bat erakustarazten da herriaren aurrean.