jueves, 30 de diciembre de 2010

Michael Jacksonek bizirik jarraitzen du musikan

Urte t'erdi bada ere hil zenetik, Michael Jacksonek musika top gorenean jarraitzen du. Bere azken arrakasta Hold my hand abestia dugu, zeina Akon raperoarekin batera munduko abestirik entzunenen artean kokatu da.



                        (from http://www.youtube.com/ by ButterflyGuida)

miércoles, 29 de diciembre de 2010

FBIak Barbie panpina ikusmiran du

Barbie panpin berria gabon hauetako oparirik salduena izan da EEUUetan. Hala ere, panpinak alarma guztiak piztu ditu. Barbie-ren azken berrikuntza honek kamera bat dakar berarekin eta segurtasun estatubatuarrek aplikazio honen inguruan beren larritasuna adierazi dute; izan ere, grabatzeko aukera eskaintzen duen panpin kamera hau pornografia infantilerako erabiltzeko arrisku larria dagoela salatu dute, eta perdofiloentzako bitarteko erosoa dela diote. Egoera honen aurrean, panpinaren salketak debekatu ala ez erabakitzen ari dira.

Zorion-idazkiak orain internetez

Teknologiek gure bizitzan hartu duten garrantziaren erakusleetako bat, egun gabonak zoriontzeko bidaltzen diren txartelak internet bidez bidaltzen ditugula da. Honela ba, hainbat web orrialde sortu dira gustokoen duzuna aukeratu eta zure ingurukoei bidaltzeko. Milaka aukera desberdin daude. Hona hemen web orrialde horietako bat, nondik ondorendo zorion idazkia atera dudan: http://www.huevocartoon.com/

martes, 28 de diciembre de 2010

Inuzente eguna

Gaur inuzente eguna da ta zuetako askok jada egingo zenioten zuen bromatxoa ingurukoren bati. Egun alai honetan modu batez parte hartzeko, hona hemen Txikilikuatreri egin zioten broma!



lunes, 20 de diciembre de 2010

Gonzalo Martinen konferentzia

Hona hemen Gonzalo Martin audiobisualean aditu denaren hitzak Euskal Herriko Unibertsitatera egin zuen bisitan. Konferentziaren eduki interesgarria baliogarri izan daiteke komunikazioa ikasten ari garen ikasleontzako.

konferentzia osorik ikusteko hona hemen esteka:
http://www.palazio.org/2010/12/conferencia-de-gonzalo-martin-sobre-la.html



iturria: http://www.palazio.org/

Youtube, prosumerren edo profesionalen lekua?

Argi dago youtube erakusleiho paregabea dela mundu osora norberaren edukiak erakusgai txertatzeko. Bai profesionalek bai kaleko jendeak erabilktzaileekin partekatzen dituzte beren bideoak, baina bietako zeinek du presentzia handiagoa youtuben, porfesionalek edo prosumerrek (era berean kontsumitzaile eta sortzaile direnak)?
Galderari erantzutea konplexuagoa da. Egia da urtean zehar gehien ikusi diren bideoen top10ri begiratuta, horietatik 3 bakarrik direla prosumerrek igotakoak, baina hori ez da froga nahikoa esateko youtube prosumerren edo profesionalen lekua den, baizik eta bietatik zeinek duen arrakasta handiena. Orduan bai profesionalek arrakasta handiagoa dute youtuben, eta horren arabera, porfesionalen lekua dela esan genezake. Gainera, youtube bereziki musika abeslari profesionalen lekua dela ondorioztatu dugu; izan ere, top 10eko lehenengo 2ak abeslari famatuen bideoak izan dira ikusienak, eta listan dauden 7 bideo profesionalak, denak musika mundukoak dira. 

Kuriositate bezala jakin nahi izan ez gero zeintzuk diren amaitzear dagoen urte honetako bideorik ikusienak, eta zenbat ikusle izan dituzten, hona hemen esteka: 

jueves, 16 de diciembre de 2010

Goian bitez!



Hilabete hasiera hau ez da oso alaia izan! Gaixotasun larri batek Xabier Lete abeslari euskalduna kendu digu gure artetik. Euskal kulturaren alde egin duen pertsonarik garrantzitsuenetarikoa izan dugu Xabier, eta hari eskerrak eman baino lehen joan egin zaigu denok nahi genuean baino lehen!
Bestetik, aurreko astean Aitor Zabaleta errealeko jarraitzailea hil zutela 12 urte bete ziren. Errealzaleok dolumin handiarekin bizi izan dugu urteurren hau, eta haren galerak sortu zuen zauriak sendatu gabe jarraitzen du txuri-urdinon artean!

Hemendik agur eta besarkada bero bat biontzat! Zuentzako omenaldi txiki hau!

martes, 14 de diciembre de 2010

Zer da storyboarda?

Gorka Palazio irakasleak beste behin komunikazioan lan egin nahi dugun ikasleontzako lagungarri zaigun oinarrizko kontzeptu bat argitu digu: storyborad-a! Irakasleak storyboard-a zertan datzan azaldu eta haren historia laburki kontatzen digu jarraian.

Javier Alonsori elkarrizketa

Youtuben ikusgai dagoen elkarrizketa hau, EHUko Gorka Palazio irakasleak Espainiako Youtubeko eduki arduradun eta zuzendari den Javier Alonsori egindakoa da. Youtubek hezkuntzan izan dezakeen garrantziaz hitz egiten dute eta benetan interesgarria da Youtubeko zuzendariarengandik zuzenean entzutea ze abantailak eskaintzien dituen Youtubek irakaskuntzarako.



(http://www.eduvlog.org/ -en jada 1000 bideo hezigarri inguru daude)

Berria egunkaria

Urteak dira jada zoritxarrez Egunkaria itxi zutela, baina urteak dira ere zorionez Berria kaleratu zutela. Bideo interesgarri honek hainbat adituri egindako elkarrizketak agertzen ditu non Egunkaria kasuaren inguruan beren iritzia galdetu eta etorkizuna nola aurreikusten duten kontatzen duten. Berria egunkariaren hastapenak eta funtzionamendua nolakoa den ere erakusten digu, euskal hedabide baten barrualdeko lana nola egiten den ezagutzera emateko. Asko pozten nau ikusteak euskararen etorkizuna bermatuta dagoen heinean, euskaraz ugun egunkari bakarrak ere bere etorkizuna bermatuta duela.

domingo, 12 de diciembre de 2010

Irratian eta telebistan, informazio iturriak urri

2008an Camilo José Cela Unibertsitateak egindako ikerketa batek erakutsi zuenez, egungo irrati eta telebista komunikabideek ez dituzte beren albisteak kontrastatzen; izan ere, pieza bakoitzeko iturri bat baino gutxiago erabiltzeaz gain (0,71), %80ak inguru errealitatearen bertsio bakarra zabaltzen dute. Atribuzioei dagokienean berriz, gardentasuna gehiegizkoa da. Ia %85ek atribuzio zuzenei dagokie. Hala ere, lekukotza asko pseudoiturriak izaten dira, informazioa igorri baino sentsazio, iritzi eta iragarpenak ematen baitituzte.

sábado, 11 de diciembre de 2010

Gaiztoak al dira Somaliako Piratak?

Azken urte hauetan hedabideek askotan eman digute Europako arrainontziek piratengandik jasan dituzten erasoen berri. Piraten jarrera gogor kritikatua izan da, ekintza terroristak leporatzen zitzaizkielarik. Dena den bideo honek istorioaren beste aldea erakusten digu. Lehen Munduko herrialdeek Afrikako kostan egindako arrantza masiboak arrainik gabe utzi ditu bertako biztanleak, eta bizitzen ari ziren muturreko pobrezia izan da pirata hauek europar ontziak uxatzera eraman dituen arrazoia.


ETBko erreportaia

Lana bilatzea egungo arazorik nagusienetarikoa da unibertsitateko ikasleentzat. Unibertsitateko karrera amaitu eta lana aurkitzen ez duten pertsonak asko dira, batez ere letretako karreratatik datozenak, eta arazo horri aurre egiteko badirudi azken aldian Lanbide Heziketako modulo bat egitea dela irtenbidea.

Linux-aren garapena

Linux sistema operatiboa gorakadan da. Oraindik ere nahiko ezezaguna den arren, azken urteotan izugarrizko garapena izan du, eta herrialde desberdinetan sistema onen aldeko apustua egiten ari dira. Linux-en arrakastaren gakoa, eskaintzen duen software librerako aukera da. Bideo honetan ondo erakusten da sistema operatibo honek dakartzan abantailak. Microsofti lehiakide gogorra atera zaiola dirudi.

Telebistako notiziak eta rotulazioa

Ondorengo azalpenek notizia bat zer den irakasteaz gainera, bertan erabili beharreko rotulazioa egoki ezartzeko adibideak ematen dizkigu.

 
View more presentations from palazioberri.

Telebistako notiziak aurkezteko erak

Lanerako baliogarri izango zaizkigun azalpenak emateaz haratago, telebista kazetaritza munduan aritu nahi dutenentzat, bere lanean albisteak aurkezteko garaian egin beharreko gomendio batzuk ematen dizkigu irakasleak diapositiba hauen bitartez.
 
View more presentations from palazioberri.

Telebistako genero dialogikoak

Ondorengo diapositibek komunikazio arloan  dauden genero dialogiko desberdinez garratntzitsuena dena ikasteko balio digu. Komunikazioan jakin beharreko gutxieneko ideia batzuk jakitea beharrezkoa da.
 
View more presentations from palazioberri.

jueves, 9 de diciembre de 2010

Telebistako erreportaia

Diapositiba hauek telebistan agertzen diren bi erreportai motak aipatu eta haien arteko diferentzia azaltzen digu bakoitzaren ezaugarri esanguratsuenak aipatuaz. Klasean egin behar izan dugun lanerako oso erabilgarria.


View more presentations from palazioberri.

Publizitatearen inguruko egia guztia

Askotan kexatzen gara jasotzen dugun publizitate masiboaz edota erabiltzen dituzten prototipo idealez. Hemengo bideo honek lagundu egingo dizu publizitatetaren barneko tripak ikusten. Publizitatearen benetako jarrera eta asmoez ohartuko zara, eta hala, baliteke hobeto ulertzea beraiek egiten duten jarduna eta beraz, kontrol gehiago izatea hemendik aurrera jasotako mezu publizitarioen inguruan.


gipuzkoa nafarra da

Bideo honek Gipuzkoaren jatorria azaltzen digu. Historian  oso berandu arte Gipuzkoa Nafarroako erregeena izan zen eta ondoren, Gaztelako indarrek bereganatu zuten 1200.urtean.  Interesgarria da gipuzkoarrok ikus dezagun benetan nondik gatozen eta zer garen.


martes, 7 de diciembre de 2010

Telebista albistea

zurrunga nazkagarriak

Youtube-n aurkitutako bideo hau oso barregarria iruditu zait eta arrazoi horrexegatik jartzen dizuet hemen ikusgai zuek ere disfrutatu dezazuen. Adibide oso adierazgarria ikusteko zurrunga egitea ze deserosoa den aldamenean duzunarentzat.


sábado, 4 de diciembre de 2010

Erreala euskararen alde

Atzo, abenduak 3, euskararen eguna zela eta Errealak euskararekin dagoela erakutsi nahi izan zuen eta honako iragarki alai hau egin zuten


viernes, 3 de diciembre de 2010

Derby-a euskararekin bat

Errealak eta Athleticek jokatuko duten euskal derby-a aitzakiatzat hartuz, euskararen eguna dela eta, honelako anuntzio ederra egin dute gure hizkuntzaren erabilera bultzatzeko.


jueves, 2 de diciembre de 2010

Jolasak arriskutsu bihur daitezke

Hona hemen aste honetan Chinatik etorri zitzaigun albiste bitxi eta harrigarri bat. Ume bat amarekin 'izkutaketara' jolasten zebilela, labadoran ezkutzatzea bururatu zitzazion eta bertan harrapatua geratu zen. Zorionez, suhiltzaileek bertatik garaiz ateratzea lortu zuten.


"som la gent Blau Grana..."

Futbola miresten dugunontzat hona hemen astelehen honetan Bartzelonak Madrilen aurka eman zuen erakustaldiaren laburpen bat!


miércoles, 1 de diciembre de 2010

lotsik ez!



Hamaika ikusteko jaioak ginela badakigu, baina oraindik ere honelako bideoek harritzen jarraitzen gaituzte! Agerian da badela lotsik ez duen jendea, eta horri esker, momentu barregarriak izateko aukera eskaintzen digutena.

Errobotizatutako parking-ak



Akabo kotxearekin milaka buelta eman eta aparkatzeko lekurik ez aurkitzearena. Segovian abian jarri dute oso kuriosoa eta erabilgarria den berrikuntza bat: errobotizatutako parking-ak. Aurrerapen honi esker, kotxea parking barruan sartu eta listo, amaitu da zure eginbeharra! Izan ere, makinan bera arduratuko da zure kotxearentzat lekua aurkitu eta autoa bertaraino eramatera. Erosoa eta harrigarria parking berri hauen erabilera berria.

Eric cantona banketxeen aurka



Manchester United-en izarretako bat izan zen Eric Cantona futbol jokalari ohia oso polemika zalea zen berdegunean, eta badirudi handik kanpo ere berdin jarraitzen duela. Eskainitako elkarrizketa batean egun bizi dugun krisiaren errua banketxeei egotzi zien. Hala ere, herria krisialdian dagoen bitartean hauek aberasten jarraitzen egotearekin ados ez dagoenez (denok bezalaxe) jendeari beren banketxera joan eta dirua ateratzeko eskaera luzatu die, bankuak kolapsatuaz. Banketxeek guri dirua lapurtzen aritzeagatik egindako protesta da Eric Cantonak egindakoa.

jueves, 25 de noviembre de 2010

'Lightworks', denontzat eskuragarri



Ediziorako sistema honek bere erabilera asko hedatuko duen neurri bat atera berri du. Azken albisteek diotenez, abendutik aurrera mundu guztiak izango du 'lightworks' programa deskargatu ahal izateko aukera. Erabaki honi esker, diru askorik xahutu gabe gure lan audiobisualak editatzeko programa on bat lortzeko aukera izango dugu. Erabiltzaileek begi onez hartu dute notizia; izan ere, Final Cut bezalako programa garestiak erabiltzeari utziko baitiote zorionez.
Bideo labur honetan, programa nola erabili azaltzen dituen oinarrizko argibide batzuk ematen zaizkigu. Zuentzat lagungarri izango zaizuelakoa nago.

sábado, 20 de noviembre de 2010

Planoa eta plano motak



Honako bideo honetan komunikazio munduan ikasleek izan behar duten oinarrizko ezagutzaren puntuetako bat dugu. Gorka Palazio EHUko irakasleak plano bat zer den azaltzen digu.



Kasu honetan jada, plano motetan barneratzen da. Bideo honetan xehetasun planoa zer den eta noiz erabili behar dugun azaltzen digu. Lagungarri egingo zaizuelakoan jartzen dizkizuet bi bideo hauek.

Nafarroa euskal lurraladea da!



Bideo hauxe aste honetan iritsi zait beste sare sozial batean dudan kontura. Kasualidadez ere, aste honetan bertan klasean ere ikusi ahal izan dugu, eta oso bideo adierazgarrai dela iruditu zaidanez, hementxe jartzen dizuett zuek guztiok ere ikusi eta nola ez, ikasi dezazuen. Iñaki Perurenak ikasgai ederra ematen dio kazetariari.

viernes, 19 de noviembre de 2010

Teknologia futbolean



Teknologia futbolera ere iritsi da! Aspaldi da futbol arduradun nagusiek kirol honetan dauden hainbat arazori irtenbidea eman nahi dietela, eta teknologia berriari esker epaileentzat buruhauste handia den arazo bati amaiera emango zaio behin betiko. AeroComex izeneko spray bati esker, arbitroak falta jaurtiketetan barrerak zehazki non kokatu behar duen marraztuko du. Honela, hain ohikoa den barrera aurreratzea saihestuko da. Berrikuntza hau hego amerikan jada praktikan jarri dute iruditan ikus daitekeen bezala, eta europan ere arautu edo ez erabakitzen ari dira.

Panamako sarraskia



Panamako gobernuak abian jarritako proiektu hidroelektriko eta turistikoen aurka manifestazio bat hitzartu zuten pasa den martxoan Bocas del Toro probintziako biztaneleek; izan ere, gobernuaren neurri hauek beren lurraldea eta exebizitzak suntsitzea eragingo baitzuen. Manifestaldi horren aurrean poliziak egundoko errepresioa abiatu zuen hiritarren aurka, sarraski handia eraginaz. Iturri ofizialek neurriz kanpoko indarra erabili izana ukatu bazuten ere, giza-eskubideen aldeko hainbat taldek triskantza hura salatu zuten, eta  hildako eta zauritu kopurua iturri ofizialek igorritakoa baino askoz ere handiagoa izatearen susmoa dute.

Edutec 2010



Hona hemen hilabete honen hasieran Bilbon Edutec programaren inguruan egondako bilkuran hartutako irudi batzuk. http://www.palazio.org/ web orrialdean Gorka Palazio, EHUko irakasleak  Edutec- programan emandako hitzaldia dugu ikusgai. 2.0 teknologietan aditua den Gorka Palaziok teknologia audiobisual berriak irakaskuntzan sartzeko beharra agertu zuen, eta horretarako Linux-ek ateratako azkeneko aplikazioez baliatuz. Irakasleak egungo unibertsitateen aldeketa beharra salatu zuen.
Berak dioen bezala, orain arteko sistema katedratikoak berehala ahazten den ezagutza entziklopedikoa jasotzeko besterik ez du balio, eta horren irtenbide bezala Boloniak dakarren planteamendua ezinbestekoa da. Irakaskuntza metodo berriak bai lortuko du irakasleak prestatzen eta praktiken gainean ezagutza bat eraikitzen. Hitzaldian aipatu moduan, ez da berdina ikasleari RSS bat zer den azaltzea, edota RSS bat egin dezan eskatzea, era honetan nola egiten den praktikoki ikasiko bailuke.
Beraz unibertsitate libre eta aske baten aldeko apostua egiten du Gorka Palaziok. Non klaseak grabatu litezke telefono mobilarekin eta ustream, qik eta kyte-en antzeko web-etan emititu ikasleentzako; wifi askea eta web zerbitzuak eskaintzen diren; ikasketa ezagutza egunerokotasunean oinarritzen den, azterketa finalak suprimituz...
Honela ba, etorkizun ez hain urrunean Palaziok 'open acces'eko unibertsitateen atarian gaudela aurreikusten digu.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Seasons- The collective



Mountan Bike-ean aritzen diren espezialista hauek 2004ean egindako pelikularen trailerra dugu bideo hau. Nire ustez, pelikula arrakastatsu honen gakoa ez dago bakarrik mutil hauek egiten dituzten akrobazia eta lasterketa azkarretan, grabazio eta errealizazioan ere egundoko lana dauka filmak. Dituzten baliabideei esker, irudi ikusgarriak hartu eta edizio teknika erakargarriak aplikatzen dizkiote grabazioari. Honela, adierazkortasun handiago eman nahiean, alboko travelling ikaragarriak egin eta plano pikatu eta kontrapikatu tartekatuek, zoratzeko irudiak harrapatzen dituzte. Lehen plano eta xehetasun planoek ura eta lokatzaren zipriztinak, edota gurpilek utzitako arrastoak ederki erakusteko auker ematen digu. Irudi hauek gainera, erritmo normal eta motelekin txandakatzen dituzte, imajina harrigarriak sortuz.
Plano, mugimendu eta erritmo aldaketa hauekin ikuslearentzako interes eta benetan erakargarri izango den planoak sortzen dituzte, orduarte beren pelikulen irudiek zuten aberastasuna haragotuaz.

lunes, 15 de noviembre de 2010

Iragana ikusteko betaurrekoak



Sevillako enpresa batek "Past View" izeneko betaurreko batzuk asmatu ditu. Betaurreko hauei esker, jantzita daramatzan pertsonak dagoen toki hori iraganean nolakoa zen ikusteko aukera izango du. Oso asmakizun bitxia, eta erakargarria iraganean gure hiria nolakoa zen jakin nahi duen edonorentzako. Gainera, betaurreko hauek GPS bat daramte barneraturik, eta dituen aplikazio audio-bisualei esker atzerritar batentzako gida ezinobea bihur daiteke.

Kontzertu birtualak



Hamaika ikusteko jaioak garela bai, baina hala ere, oraindik gauza askok harritu eta liluratuta uzten gaituzte. Teknologiaren aurrerapenak dakarren azken berrikuntza honak hau da: kontzertu birtualak. Hatsune Miku Japonian modan dagoen ente birtual bat da, zeinak estadio osoak jendez betetzen dituen bere kontzertuez gozatzeko. Izugarria benetan!

lunes, 8 de noviembre de 2010

Kubak bultzatu egiten du Software Librerako saltoa



Kuba Software Librerako prozesuan dabil indpendentzia teknologiko eta segurtasun nazional handiagoa lortu ahal izateko. EEUUek ezarritako blokaketa eta kontrola direla medio, kode irekiko software libre honetarako migrazioari ekin diote. Bideoan kontatu bezala, Kubako Telekomunikazio departamentuak lan handia egiten ari dira aldaketa hau burutzeko, eta oraindik ere migrazio hau esparru guztietan eman dadin denboralditxo bat iagro beharko da. Mundu empresarialean jada bete dute nahi hau, eta hurrengo urratsa hezkuntzan software libre hau nola erabiltzen den irakaste da.

viernes, 5 de noviembre de 2010

Mikel Aiestaranen hitzaldia



(hitzaldia http://www.palazio.org/ -en dago ikusgai)

Mikel Aiestaran kazetariak bere lanaren inguruan hitzaldi bat eman zien kazetaritzako azkeneko urtean dauden ikasleei. Berak esan bezala, bere burua gerra osteko berriemailetzat hartzen du, eta langile autonomo (freelance) bezala aritzen da lanean ekialde hurbileko herrialdeetan zehar. Bere erreportai batzuk erakutsi eta bere lana zertan datazn kontatzeaz gain, hitzaldiaren puntu garrantzitsuenetako bat multimediak egungo kazetaritzan eragin duten aldaketa eta hartu duen garrantzia izan zen.

Hainbesterako da multimedien moda, egungo kazetaritzan lan egiteko dagoen irtenbide bakar bezala izendatzen duela. Bere lanerako gainera ezinbesteko du multimedia berri hauen erabilera, batez ere azkartasuna izateko aukera eskaintzen diolako. Aiestaranek azpimaratzen duen moduan lan egiteko materiala garrantzitsua da (kamerak, mikrofonoak, etab), baina are garrantzitsuagoa da bidaltzeko behar den materiala, hala nola, ordenadoreak, telefono sateliteak, antena txikiak... Dena den, ekialde hurbileko herrialdeak bezalako hirugarren munduko lurraldeetan multimedia tresna hauekin aritzea batzutan oso baldintzatuta dago; izan ere, beren garapen teknologikoa ez da bere aparatuen mailaren pareko. Horregatik tradizionala erabili behar du. Irudiekin lan egiteko oso egokia den macintosh konputagailua aldatu behar izan du adibidez.

Aldaketak aldaketa, Mikel Aiestaran kazetariak argi erakutsi zuena da berriemaile lana betetzeko multimedien erabilera ezinbestekoa dela gaur egungo kazetaritzan.

Venezuelako enbaxadorearen hitzaldia

"La otra historia de la Independencia"



(bideoa osorik http://www.palazio.org/ -en dago ikusgai)

Doctor Julian Isaías Rodriguez, Venezuelako Errepublia Bolibartarrak Espainian duen enbaxadoreak, pasa den urriaren 21ean EHUko unibertsitatean Venezuelaren inguruko hitzaldi interesgarri bat eman zuen. Euskal Herriarekin dituen lotura estuak aipatu eta gero, edukiarekin sartuz, Hego Ameriketako estatuek historian bizi izandako egoera argitu zuen ordu bete inguru iraun zuen mintzaldian. Historia ikuspegi eurozentrista batetik kontatuta dagoela, eta hori dela eta, konolizazio garaian zanpatuak izan ziren herrien benetako historia ezkutatu egin dutela salatzen du. Horregatik, hizketaldia Venezuela bezala beste herri latindar askok jasandako inposaketaz jakinarazi zien aretoan elkartu ziren ehundaka ikasleri.
Era berean, EEUUetako eta Europako eredu kapitalista eta inperialistaren kontrako hitzak ere zuzendu zituen; eta beren sozialismo eredua zoriontasuna bilatzeko eredurik onena dela goraipatuz eman zion amaiera txaloartean agurtutako hitzaldi aberasgarri bati

jueves, 4 de noviembre de 2010

Aurreko urteko lanak

ATZETIK



Jarraikortasunaren printzipioa beteko zuen pare bat minutiko bideo lan bat egin behar genuen. Aukeratzeko zeuden gai dramatikoen artean, jazarpen baten inguruan egitea erabaki genuen. Gizonarengandik ihesi doan emakumea ez da ohartzen, erori zaion 'super Bat' txartela itzuli nahi dionik.

----------------------------------------------------------------------------------------------

EHU iragarkia



Ikasle atzerritarrei gure unibertsitatea saltzea zen helburua. Ikastera Leioara etortzea konbentzitzeko iragarki bat egin behar genuen, minutu erdi inguruko iraupena izan behar zuena. Horretarako, unibertsitatean ikasi izandako amerikar baten asmatutako istorian oinarritu ginen, zeinak unibertsitateak ikastea baino zerbait gehiagorako balio duen ekausten zuen.

lunes, 1 de noviembre de 2010

Azkeneko teknologiak telebistako informazio munduan

3D TEKNOLOGIAZ EGINDAKO LEHEN ALBISTEGIA




Komunikazioaren garapenean hona hemen azken berrikuntzetako bat: albisteak 3Dn. Orain arte zineman emandako berrikuntza honek, telebistara egin du jauzi, eta helburua, ikusleek albistegietako berrien testigu zuzenak bilakatzea da. Honela ba, jendeak albistea zuzenean bizitzen egotearen irduipena du.

-----------------------------------------------------------------------

ANNANOVA, TELEBISTAKO LEHEN AURKEZLE BIRTUALA






Telebistako komunikazio hedapenean eman den beste aparteko nobedade bat aurkezle birtualen agerpena izan da. Teknologiaren etengabeko aurrerapen honen ondorioz, jada telebistan ere ez dira pertsoank behar izango albistegiak aurkezteko. Hauen ordez, Annanova deituriko pertsonaia birtual ederki karakterizatuak sortu dituzte.

----------------------------------------------------------------------

CNN CHICAGO-ATLANTA:
TELEBISTAKO INFORMAZIOAREN HASTAPENA HOLOGRAMAK ERABILIZ



Hasieran fikziozko (Star Warsen agertu bezala) teknologia erabilera zirudien arren, azkeneko teknologien artean, hedabideek aurreraupusu handia eman dute hologramenen erabilerarekin. Honi esker, pertsonak ez du zergatik bertaratu beharrik. Horren ordez, bere jatorritik, kamera konkretu batzuen bitartez hori bai, bere irudi birtual bat bidaltzeko gai da kasu honetan CNNko platoan bertan egongo balitz bezala simulatuz. Honela ba, aurrez aurreko elkarrizketa bat izatea ahalbidetzen da, nahiz eta bi subjektuak leku berean ez egon. Beste esparru askotara hedatu daitekeen berrikuntza arrakastatsua izan daiteke homologramen erabilera.

Sare sozialen iraultza




Jakina da sare sozialek garapen handia izan dutela azken urteotan. Baina garapen hori hainbesterako izanda, kargu goreneko politikariek ere beren irudiaren hedapenerako erabiltzen hasi direla. Era honetan, bere herriarengatik gertuago, eta haiekin era zuzenago batean komunikatzeko aukera dute.
Hugo Chavez da pauso hau eman duen azken buruzagia. Bere oposizioak Twitterren zuen indarra jazartzeko, kontu bat sortu du bertan, 'ChavezCandanga', eta oso denbora gutxian Venezuelan jarraitzaile gehien dituena izatera iritsi da. Jarraipen masibo horren aurrean presidenteak laguntza eskatu du, egunero jasotzen dituen milaka mezuei erantzun ahal izateko. Horretarako 200 langile jarri ditu espreseki lan hori egiten.

Baina jaso ditzakeen mezu eta atxikimendu ugariez aparte, goiburuek sare sozialak egitea bezalako neurriak oso onuragarriak direla iruditzen zait. Izan ere, berre herritarren mesederako, eskakizun eta herri arazoen ezagutza gertuagotik jarraitzeko aukera eskaintzen diolako. Gainera, mandataiaren irudi gizatiarrago bat erakustarazten da herriaren aurrean.

domingo, 31 de octubre de 2010

BBC-k Chavez-i egindako elkarrizketa







BBCk Venezuelako presidente den Hugo Chavezi egindako elkarrizketa honetan, agerian geratzen da gaur egun munduan dauden bi sistema politiko-ekonomikoen arteko jarrera.
Informaziozko elkarrizketa bat baino, Stephen Sackur kazetari ingelesak duen intentzio bakarra Venezuelako gobernuaren akatsak eta ekintzak agerian uztea dela dirudi. Izan ere, gai jakin batzuen inguruan Chavezen iritzia jaso baino, adibide eta kuttu ironikoa duten galderen bitartez, Venezuelako politika sozialistari etengabeko erasoa egiten dio. Laburrago esanda, sistema sozialista gutxiesten saiatzen da Chavezen okerreko ekintzak orokortzen dituelarik.
Baina elkrrizketako momentu batean presidenteak ondo dioen bezala, kazetaria badirudi erabilia izan dela. Eta nik hala dela esango nuke. Bere gizarte kapitalistan, kazetariak beste sistema txarra dela erakustaraztea besterik ez duelako nahi.

Elkarrizketa honetatik abiatuta, beste behin ondo ikus dezakegu hedabideek duten indarra. Stephen Sackurren jarrerarekin argi ikusten da BBCk Ingalaterran Venezuelako gobernuarekiko izango duen jarrera, eta hari buruz zein ikuspegi ematen den. Aldiz, elkarrizketan Chavezek ongi azaltzen du kazetariak dioen guztia ez dela galdetzen dioen modu berean gertatu, eta horregatik gertaeren beste ikuspuntua agertzen du, bizitza ez dela komunikabide jakin batek kontatu bezala gertatzen argi uzten.

sábado, 16 de octubre de 2010

Hitzaldia.



IKUS ENTZUNEZKO IRAULTZA GORENEKO IRAKASKUNTZAN

Teknologia berriak eta interneteko kontuez oso adituak ez garenontzako,errespetu osoz esan bearra daukat, hitzaldiaren gaia nahiko garrantzi gutxikoa eta batzuetan ulergaitza egin zaigula; izan ere, bideoan zehar erabiltzen den gaiarekiko hiztegi perstonalizatua ez dugu askok menderatzen.

Dena den, hitzaldian zehar aipatu diren zenbait pasarte azpimarratuko nituzke nire ikuspuntua emateko. Unibertsitatean hobekuntza teknologikoak sartzea beharrezkoa dela aipatzean, oso aurrerapen egokia litekeela iruditzen zait. Ikus entzunezko aparatuetan egindako hobekuntzek iraskuntza mota aldatzeko aukera ekarriko lukete, eta honela, orainarteko modeloarekin haustea lortuko lizateke (ikasleak gai teorikoa eman, eta irakasleek hura jaso). Aldaketa hau pixkanaka ematen doa, eta Palaziok ondo adierazi bezala, boloniarekin alderdi hau hobetuko litzateke non ikasleak betebehar zehatz batzuk egiteko prestatuak izaten ari diren (hala ere, honekin ez dut esan nahi boloniaren alde nagoenik). Ondorioz, bideoan azaldu bezala, unibertsitate bat punteroa izan dadin aidobisualari garrantzia eman beharra dio, hau da, ordenagailu, telebista, internet, eta dena delakoak erabili beharko lituzke; bizitzan eghiten dugun bezala. Historiak eta ikerketek argi erakusten dute bide horretan goazela. Urte gutxitan audiobisual ugari etorriko zaigula ondorioztatu da. Adibide bezala, San Diegoko unibertsitatean egindako ikerketak argi azaltzen du egun urtean zehar erabiltzen dugun 1,2 'zetabytes'etatik, 35 zetabyte erabiltzera pasako garela 10 urteko epean. Hala ere, unibertsitateak ez daude oraindik prest ikasle eta irakasleen erabilera audiobisual masibo horri aurre egiteko.
Bestalde, Gorka Palazio irakasleak irakaskuntzarako sare sozialen erabilera proposatzen du. Era honetan, unibertsitate ireki bat izatea lortuko litzateke non denek denei erakutsiko liete; 'bazar¡' unibertsitatea deitzen die. Egia esan, nik ideia hau ez dut oso ondo ulertu, eta zalantza handiak ditut honen erabilerak izango lituzkeen onuretan.

Iritziak iritzi, ondorioztatu beharra daukat audiobisualen erabilera irakaskuntzan onuragarria litzatekeela ikasketa planteamendu berri baterako. Unibertsitateek garapen horren aldeko apustua egiten badute, eta beraz, aurrerapen horien erabilerarako prestakuntza eta zerbitzu egoki bat landuko balute, irakaskuntzan aurrera pauso handia emango litzatekeelaren irudipena daukat.

miércoles, 13 de octubre de 2010

Arrautzak eta zapatilak Tony Blair-entzat






Bi bideoek notizi bera jorratzen dute: Tony Blair, Britaniar lehen ministro ohiak, Dublinen egiten duen bere liburuaren aurkezpena, eta bisitaren ondorioz gertatzen diren istiluak. Dena den, albistearen berri emateko modua ezberdina da bi kasutan.'Sky News'ek, gainontzeko albistegiek bezala, kazetari bat bertaratu eta irudiak botatzen dituen bitartean, off-ean informazioa ematen dihardu gertatutakoaren inguruan.
RT-k aldiz, irudiei ematen die guztizko garrantzia, eta ezer azaldu baino, nahiago du gertatutakoa den bezala erakustea, errealitatea bere horretan agertzea. Era honetan, ikus entzuleak errealitatearekin harreman zuzenagoa izan dezala ahalbidetzen du.
Azpimarragarria da, nola RT-k irudi adierazkorragoak eta istiluen inguruko une latzenak emititzen dituen bitartean, Sky News-ek erabilitako irudiak baketsuagoak diren. Izan ere, hitzez kontatutakoa ez da hain erasokorra ikusten. Nola edo hala berri eman, bakoitzaren interesen arabera erabakitakoa da.

sábado, 9 de octubre de 2010

District 9


Bideo honek mutil baten blogean alienigenei buruzko duen informazioa eta berriak agertzen dizkigu. Blog horretan dituen aplikazio ezberdinak nola erabili azaltzen duen bideoa.
Bere blogak, "D-9News.blogspot.com", Peter Jacksonek 2009an egin zuen 'District 9' filmari egiten dio erreferentzia. Bertan, beste planeta batetik etorritako alienigenak esparru batean sartzen dituzte, nolabaiteko auzo bat sortuaz. Beste planetatik Lurrera etorritakoak elkar bizitzen jarri zituzten esparru horri deitu zioten 'District 9'. Gizakia ohartu zen extralurtar hauek izugarrizko baliabide teknologikoez gozatzen zutela, eta arma aurreratu ugari zituztela beren eskura. Pelikula bi espezieen arteko lehian oinarritzen da.

lunes, 4 de octubre de 2010

Prometeus, Hedabideen iraultza



Prometeusen bideoak etorkizuneko gizartearen aurreikuspen posible bat azaltzen digu. Gizarte bat non internetek egundoko garrantzia hartuko duen egunerokotasunean. Hainbesteraino irits liteke bere presentzia, gizarte osoa mundu birtual batean bizitzera kondenatua izan litekeela. Eta kondenatuta diot, errealitatea bizi baino, mundu birtual batean bizitzearen ideiak ez nauelako batere erakartzen. Dena den, mutur horretaraino ez iristea espero dut.

Prometeusek bideoan dioen bezala, interneten nagusitasun hau XX. mende bukaera aldera hasi zen, eta mende berri honen bigarren hamarkadarako jada mundu birtual batean murgildurik egongo gara. Gauzak dihoazen bezala ikusita, baliteke bai egoera honetara iristea, baina hala ere, nik hori gerta ez dadin espero dut. Guztizko identitate galtze bat iruditzen zait. Sarea ondo dago entretenimendurako, edota informazioa bilatzeko, baina ez ordea errealitatearekin paraleloa den beste bizitza bat eramateko. Norberak bere burua gorrotatzea besterik ez luke eragingo, izan ere, ordenagailuko bizitza birtual perfektu hori erralitatekoarekin alderatzean, jendea desadostasun eta inongo animorik gabe egingo lioke aurre egunerokotasunari. Gainera, dena ordenagailu aurrean eginez gero gizatasuna galduko litzateke, hau da, jendearekin egoteak eta pertsonalki komunikatzeak duen naturaltasuna eta behin behinekotasuna zer diren ahaztuko litzaiguke.
Bestalde, hedabideei dagokienez, mundu birtual honetara daramagun bide hau kaltegarria dela ere iruditzen zait. Bideoak ondo aipatu bezala, entretenimendurako telebista, joku nahiz filmak sarean daude; baita ikasteko edota kontsultak egiteko entziklopediak; edota munduan gertatutakoaz informatzeko prentsa web orriak. Komunikabide kateek, interneten garrantziaz ohartuta, beren saioak sarean txertatzen hasi dira ere. Honek beraz, telebista, irrati eta batez ere prentsan izugarrizko kaltea eragingo du, gizarteak pixkanaka hauek kontsumitzeari utziko diotelarik.

Hala eta guztiz ere, nik mantentzen dut itxaropen bat non teknologia gehiegi aurreratu ordez, bere horretan geratuko den eta honela, orain arte aipatutako giza ohiturak mantendu egingo diren, gizartean gizatasun pittin bat geratzeko gutxienez.