domingo, 31 de octubre de 2010

BBC-k Chavez-i egindako elkarrizketa







BBCk Venezuelako presidente den Hugo Chavezi egindako elkarrizketa honetan, agerian geratzen da gaur egun munduan dauden bi sistema politiko-ekonomikoen arteko jarrera.
Informaziozko elkarrizketa bat baino, Stephen Sackur kazetari ingelesak duen intentzio bakarra Venezuelako gobernuaren akatsak eta ekintzak agerian uztea dela dirudi. Izan ere, gai jakin batzuen inguruan Chavezen iritzia jaso baino, adibide eta kuttu ironikoa duten galderen bitartez, Venezuelako politika sozialistari etengabeko erasoa egiten dio. Laburrago esanda, sistema sozialista gutxiesten saiatzen da Chavezen okerreko ekintzak orokortzen dituelarik.
Baina elkrrizketako momentu batean presidenteak ondo dioen bezala, kazetaria badirudi erabilia izan dela. Eta nik hala dela esango nuke. Bere gizarte kapitalistan, kazetariak beste sistema txarra dela erakustaraztea besterik ez duelako nahi.

Elkarrizketa honetatik abiatuta, beste behin ondo ikus dezakegu hedabideek duten indarra. Stephen Sackurren jarrerarekin argi ikusten da BBCk Ingalaterran Venezuelako gobernuarekiko izango duen jarrera, eta hari buruz zein ikuspegi ematen den. Aldiz, elkarrizketan Chavezek ongi azaltzen du kazetariak dioen guztia ez dela galdetzen dioen modu berean gertatu, eta horregatik gertaeren beste ikuspuntua agertzen du, bizitza ez dela komunikabide jakin batek kontatu bezala gertatzen argi uzten.

sábado, 16 de octubre de 2010

Hitzaldia.



IKUS ENTZUNEZKO IRAULTZA GORENEKO IRAKASKUNTZAN

Teknologia berriak eta interneteko kontuez oso adituak ez garenontzako,errespetu osoz esan bearra daukat, hitzaldiaren gaia nahiko garrantzi gutxikoa eta batzuetan ulergaitza egin zaigula; izan ere, bideoan zehar erabiltzen den gaiarekiko hiztegi perstonalizatua ez dugu askok menderatzen.

Dena den, hitzaldian zehar aipatu diren zenbait pasarte azpimarratuko nituzke nire ikuspuntua emateko. Unibertsitatean hobekuntza teknologikoak sartzea beharrezkoa dela aipatzean, oso aurrerapen egokia litekeela iruditzen zait. Ikus entzunezko aparatuetan egindako hobekuntzek iraskuntza mota aldatzeko aukera ekarriko lukete, eta honela, orainarteko modeloarekin haustea lortuko lizateke (ikasleak gai teorikoa eman, eta irakasleek hura jaso). Aldaketa hau pixkanaka ematen doa, eta Palaziok ondo adierazi bezala, boloniarekin alderdi hau hobetuko litzateke non ikasleak betebehar zehatz batzuk egiteko prestatuak izaten ari diren (hala ere, honekin ez dut esan nahi boloniaren alde nagoenik). Ondorioz, bideoan azaldu bezala, unibertsitate bat punteroa izan dadin aidobisualari garrantzia eman beharra dio, hau da, ordenagailu, telebista, internet, eta dena delakoak erabili beharko lituzke; bizitzan eghiten dugun bezala. Historiak eta ikerketek argi erakusten dute bide horretan goazela. Urte gutxitan audiobisual ugari etorriko zaigula ondorioztatu da. Adibide bezala, San Diegoko unibertsitatean egindako ikerketak argi azaltzen du egun urtean zehar erabiltzen dugun 1,2 'zetabytes'etatik, 35 zetabyte erabiltzera pasako garela 10 urteko epean. Hala ere, unibertsitateak ez daude oraindik prest ikasle eta irakasleen erabilera audiobisual masibo horri aurre egiteko.
Bestalde, Gorka Palazio irakasleak irakaskuntzarako sare sozialen erabilera proposatzen du. Era honetan, unibertsitate ireki bat izatea lortuko litzateke non denek denei erakutsiko liete; 'bazar¡' unibertsitatea deitzen die. Egia esan, nik ideia hau ez dut oso ondo ulertu, eta zalantza handiak ditut honen erabilerak izango lituzkeen onuretan.

Iritziak iritzi, ondorioztatu beharra daukat audiobisualen erabilera irakaskuntzan onuragarria litzatekeela ikasketa planteamendu berri baterako. Unibertsitateek garapen horren aldeko apustua egiten badute, eta beraz, aurrerapen horien erabilerarako prestakuntza eta zerbitzu egoki bat landuko balute, irakaskuntzan aurrera pauso handia emango litzatekeelaren irudipena daukat.

miércoles, 13 de octubre de 2010

Arrautzak eta zapatilak Tony Blair-entzat






Bi bideoek notizi bera jorratzen dute: Tony Blair, Britaniar lehen ministro ohiak, Dublinen egiten duen bere liburuaren aurkezpena, eta bisitaren ondorioz gertatzen diren istiluak. Dena den, albistearen berri emateko modua ezberdina da bi kasutan.'Sky News'ek, gainontzeko albistegiek bezala, kazetari bat bertaratu eta irudiak botatzen dituen bitartean, off-ean informazioa ematen dihardu gertatutakoaren inguruan.
RT-k aldiz, irudiei ematen die guztizko garrantzia, eta ezer azaldu baino, nahiago du gertatutakoa den bezala erakustea, errealitatea bere horretan agertzea. Era honetan, ikus entzuleak errealitatearekin harreman zuzenagoa izan dezala ahalbidetzen du.
Azpimarragarria da, nola RT-k irudi adierazkorragoak eta istiluen inguruko une latzenak emititzen dituen bitartean, Sky News-ek erabilitako irudiak baketsuagoak diren. Izan ere, hitzez kontatutakoa ez da hain erasokorra ikusten. Nola edo hala berri eman, bakoitzaren interesen arabera erabakitakoa da.

sábado, 9 de octubre de 2010

District 9


Bideo honek mutil baten blogean alienigenei buruzko duen informazioa eta berriak agertzen dizkigu. Blog horretan dituen aplikazio ezberdinak nola erabili azaltzen duen bideoa.
Bere blogak, "D-9News.blogspot.com", Peter Jacksonek 2009an egin zuen 'District 9' filmari egiten dio erreferentzia. Bertan, beste planeta batetik etorritako alienigenak esparru batean sartzen dituzte, nolabaiteko auzo bat sortuaz. Beste planetatik Lurrera etorritakoak elkar bizitzen jarri zituzten esparru horri deitu zioten 'District 9'. Gizakia ohartu zen extralurtar hauek izugarrizko baliabide teknologikoez gozatzen zutela, eta arma aurreratu ugari zituztela beren eskura. Pelikula bi espezieen arteko lehian oinarritzen da.

lunes, 4 de octubre de 2010

Prometeus, Hedabideen iraultza



Prometeusen bideoak etorkizuneko gizartearen aurreikuspen posible bat azaltzen digu. Gizarte bat non internetek egundoko garrantzia hartuko duen egunerokotasunean. Hainbesteraino irits liteke bere presentzia, gizarte osoa mundu birtual batean bizitzera kondenatua izan litekeela. Eta kondenatuta diot, errealitatea bizi baino, mundu birtual batean bizitzearen ideiak ez nauelako batere erakartzen. Dena den, mutur horretaraino ez iristea espero dut.

Prometeusek bideoan dioen bezala, interneten nagusitasun hau XX. mende bukaera aldera hasi zen, eta mende berri honen bigarren hamarkadarako jada mundu birtual batean murgildurik egongo gara. Gauzak dihoazen bezala ikusita, baliteke bai egoera honetara iristea, baina hala ere, nik hori gerta ez dadin espero dut. Guztizko identitate galtze bat iruditzen zait. Sarea ondo dago entretenimendurako, edota informazioa bilatzeko, baina ez ordea errealitatearekin paraleloa den beste bizitza bat eramateko. Norberak bere burua gorrotatzea besterik ez luke eragingo, izan ere, ordenagailuko bizitza birtual perfektu hori erralitatekoarekin alderatzean, jendea desadostasun eta inongo animorik gabe egingo lioke aurre egunerokotasunari. Gainera, dena ordenagailu aurrean eginez gero gizatasuna galduko litzateke, hau da, jendearekin egoteak eta pertsonalki komunikatzeak duen naturaltasuna eta behin behinekotasuna zer diren ahaztuko litzaiguke.
Bestalde, hedabideei dagokienez, mundu birtual honetara daramagun bide hau kaltegarria dela ere iruditzen zait. Bideoak ondo aipatu bezala, entretenimendurako telebista, joku nahiz filmak sarean daude; baita ikasteko edota kontsultak egiteko entziklopediak; edota munduan gertatutakoaz informatzeko prentsa web orriak. Komunikabide kateek, interneten garrantziaz ohartuta, beren saioak sarean txertatzen hasi dira ere. Honek beraz, telebista, irrati eta batez ere prentsan izugarrizko kaltea eragingo du, gizarteak pixkanaka hauek kontsumitzeari utziko diotelarik.

Hala eta guztiz ere, nik mantentzen dut itxaropen bat non teknologia gehiegi aurreratu ordez, bere horretan geratuko den eta honela, orain arte aipatutako giza ohiturak mantendu egingo diren, gizartean gizatasun pittin bat geratzeko gutxienez.