viernes, 5 de noviembre de 2010

Mikel Aiestaranen hitzaldia



(hitzaldia http://www.palazio.org/ -en dago ikusgai)

Mikel Aiestaran kazetariak bere lanaren inguruan hitzaldi bat eman zien kazetaritzako azkeneko urtean dauden ikasleei. Berak esan bezala, bere burua gerra osteko berriemailetzat hartzen du, eta langile autonomo (freelance) bezala aritzen da lanean ekialde hurbileko herrialdeetan zehar. Bere erreportai batzuk erakutsi eta bere lana zertan datazn kontatzeaz gain, hitzaldiaren puntu garrantzitsuenetako bat multimediak egungo kazetaritzan eragin duten aldaketa eta hartu duen garrantzia izan zen.

Hainbesterako da multimedien moda, egungo kazetaritzan lan egiteko dagoen irtenbide bakar bezala izendatzen duela. Bere lanerako gainera ezinbesteko du multimedia berri hauen erabilera, batez ere azkartasuna izateko aukera eskaintzen diolako. Aiestaranek azpimaratzen duen moduan lan egiteko materiala garrantzitsua da (kamerak, mikrofonoak, etab), baina are garrantzitsuagoa da bidaltzeko behar den materiala, hala nola, ordenadoreak, telefono sateliteak, antena txikiak... Dena den, ekialde hurbileko herrialdeak bezalako hirugarren munduko lurraldeetan multimedia tresna hauekin aritzea batzutan oso baldintzatuta dago; izan ere, beren garapen teknologikoa ez da bere aparatuen mailaren pareko. Horregatik tradizionala erabili behar du. Irudiekin lan egiteko oso egokia den macintosh konputagailua aldatu behar izan du adibidez.

Aldaketak aldaketa, Mikel Aiestaran kazetariak argi erakutsi zuena da berriemaile lana betetzeko multimedien erabilera ezinbestekoa dela gaur egungo kazetaritzan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario