sábado, 5 de febrero de 2011

Arma inteligenteak

Teknologiak aurrerapauso handia eman berri du segurtasun eta esparru polizialean. Nueva Jersey-ko Teknologia Institutuak pistola mota berri bat sortu du bere jabeak soilik erabil dezakeena. Armaren heldulekuak sentsore sistema bat du bere barnean, eta honek bere jabearen eskuen presioa ezagutzean bakarrik ahalbidetuko du armaren eabilera. Berrikuntza honekin, batez ere Ameriketan dagoen pistola trafiko ugaria mugatu nahi da, era berean, hilketa eta ekintza indarkeriak nabarmen murrizteko balioko duelarik.

domingo, 16 de enero de 2011

Zorionak wikipedia!


Wikipedia ospakizunetan dugu! Interneteko makro entziklopedia digital honek bere 10. urteurrena bete berri du sarean, eta oparirik onena,  bizirik daraman hamarkada honetan izan duen arrakasta handia da dudarik gabe.

Irabaztea zer den gogorarazi du Errealak



Iturria: ALTERPHOTOS/Alvaro Hernandez

martes, 11 de enero de 2011

Urrezko Baloia Messirentzat



Atzo erabaki zen azkenean futboleko mundua lo hartu ezinik zuen sari banaketa. 2010.urteko Urrezko Baloia Lionel Messi argentinarrak irabazi du. Hainbesteko ikusmina sortu duen final honetan, bartzelonako 10a bere taldekide diren Iniesta eta Xaviri gailendu zaio azkeneko bozkaketan. Honekin, bigarren Urrezko Baloia du Messik jarraian. Banatu ziren beste sarien artean, Real Madrileko entrenatzaile den Jose Mourinhok entrenatzaile onenaren saria eraman du; Altintopek urteko golik onena saritzen duen Puskas garaikurra bereganatu du; eta aldiz, emakumezkoen artean Marta Vieira da Silva brasildarrak 5. urtez jarraian lortu du Urrezko Baloia.

oharra

Gazteluari dagokion bideolana ikusi ahal izateko, blogean aurkitzen ibili ordez, zuzenean youtubera zaramatzan gadget bat gaineratu dut errazagoa izan dadin (eskubialdean "Artajonako gaztelua" izenpean). Bideoa taldekideak igo zuenez bideoa bere kanalean agertzen da, eta ez nirean. Horrexegatik, youtubera lotura jarri izanaren arrazoia.

lunes, 10 de enero de 2011

ETAk su-eten egiaztagarri, iraunkor eta orokorra aldarrikatu du

Erabaki hori "behin betiko konponbiderako prozesuarekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko" duen konpromisoaren adierazle dela agertu du. 'Aldebakarrekoa' hitza aipatzen ez duen arren, hala ulertzen da, ez du-eta meniarako baldintzarik ezartzen. Erakunde armatuak dio behin betiko konponbiderako prozesuarekin eta konfrontazio armatuaren amaierarekin ETAk duen konpromiso irmoa dela iragarritako su-etena

informazio gehiagorako: http://paperekoa.berria.info/harian/2011-01-11/002/001/su_eten_orokorra_iraunkorra_eta_egiaztagarria_eman_du_etak.htm


sábado, 8 de enero de 2011

Wikileaksen albistea

Irakasleak bidalitako azkenengo ariketa. Berria egunkariko bi albiste iturri bezala hartuta, notiziaren sintesi bat egin beharra zegoen Wikileakseko sortzailearen askatzearen inguruan. Ondoren albistea irratian emana izatearen itxura emateko ahotsa grabatu eta ivoox-en eskegi.



Iturria: Berria egunkaria
Iraupena: 38 segundu (sintonia barne)

'Urrezko ahotsa duen pertsona'




Azken egunotan oso famatua egin da Ted Williams eskalea. Mundu osoko hedabideek gizon honen istorioaren berri eman dute beren albistegietan eta denok txundituta utzi gaitu bere berezitasunarekin: bere ahotsa! Ted Williamsek irratian egiten zuen lan alkohol eta drogen munduan erori baino lehen. Urteak zeramatzan semaforoetan bizirauteko limosna eske, baina bere zorionerako behin Columbus Dispatcheko kazetari batek aurkitu eta eskalearen ahotsa grabatzea erabaki zuen. Ordutik, Ted Williamsek lan eskaintzak besterik ez ditu jaso: MTV eta ESPN telebista kateek jada berarekin kontaktau dute, Futbol Amerikarreko Ligatik ere deiak jaso ditu, eta NBAko Clevelan Cavaliers saski baloi taldeak ere speaker lana egiteaz gain, etxebizitza bat ere eskaini dio.
Egun gutxitan bizitza guztiz aldatu zaio gizona honi, bere ahotsak bizitzan bigarren aukera bat luzatu dio eta etorkizunak iragarriko dionaren esperoan jada famatu egin eda Ameriketako Estatu Batuetan eta 'Urrezko ahotseko gizona' bezala izendatu dute.

viernes, 7 de enero de 2011

lip dub independentzia

Aurreko hilabetean Durangoko azoka ospatzearen aitzakiarekin, independentziaren aldeko lip duba egitea erabaki zuten. "Sarri sarri" abestia oinarritzat hartuz hona hemen euskal aldarrikapena bultzatzen duen bideo hau.

 

miércoles, 5 de enero de 2011

kirola eta Politika




                                        (from http://www.marca.com/)


Hara zer topatu dudan  Marca kiroletako egunkariaren online orrialdean (http://www.marca.com/). Datorren larubatean, urtarrilak 8, euskal presoen alde Bilbon ospatuko den manifestazioa dela eta, dirudienez errealako hainbat jokalarik manifestazioarekin bat egin dutela adierazi omen dute. Manifestaldiak  euskal presoak Euskal Herriko kartzelatara gerturatzeko eskubidea aldarrikatzen du, baina badirudi Marca egunkariak, bere betiko ezjakintasunari men eginez, albistearen edukia nahi bezala interpretatu duela. Bigarren irudian ondo agertu bezala, egunkariak errealeko jokalariek ETA babesten dutela dio zuzenean. Gainera, salatu egiten du jokalariek hauek beren kokapen sozialaz baliatzen direla aldarrikapen hau egiteko, eta hori onartezina dela. Espainiar prentsa orok bezala,  badirudi manifestaldiak eta iritzi askatasuna libre, eta zorionez, eskubide direla ez dira jabetu oraindik. Are okerrago, terrorisimoaren gorespen bezala adierazten dute larunbateko deialdia.

Salatzekoa ordea, Marcaren jarrera da. Kiroleko informazioa zabaltzea helburu duen egunkari batek halako edukiak zabaltzea koherentzia falta guztizkoa da. Gainera, beraiek dira euskaldunoi kirola politikarekin nahasten dugula leporatzen digutenak. Zoritxarrez, halako notiziek espainiarrek duten iritzi publikoa toxikatzea besterik ez dute lortzen. Eta normala da, zeren Espainian gehien saltzen den egunkarian euskal kirolariak ETArekin erlazionatzen badituzte, gizartearen gehiengoak hori irentsi eta futbolari hauen aurkako bidegabeko iritziak sortuko ditu. Ondorioz, prentsan euskal gizartearen aurkako iritzi eta jarrera bat elikatzen da inongo informazio ziurtasunik gabe. Lotsagarria!

domingo, 2 de enero de 2011

'Txuri urdin' kotiloia, lotsagarri


Urtezahar gauean ohikoak diren kotiloiak arrakastatsuak dira parrandazaleen artean, eta gazte asko festa hauetara joaten dira urteari behar bezala ongi etorria emateko. Donostiako 'Txuri Urdin' izotz jauregira joandakoak ere ondo pasatzeko asmoekin joan baginen ere, festa beldur bihurtu zen, eta zorionez ez zen amets gaizto izatera iritsi.

Lehenengo aldia zen izotz jauregian urtezaharreko kotiloi bat ospatzen zela, eta haren inguruan sortutako ikusmina pare bat hilabete aurretik hasia zen jada. Kotiloieko antolakuntzak iragarritako espektakulu eta eskaintzak gazte donostiarren ahotan zebiltzan, eta gainontzeko koitiloiek beren sarreren salmentan nabaritu zuten "Txuri Urdinen" boom hau. Hala ere, jendeak zalantzak zituen hainbeste jenderentzako festa bat nola atera zitekeen, bai eta izotz pista nola estaliko zuten.

Eguna iritsi zenean ordea, gauak aurrera joan ahala, gauzek okerrerako bidea hartu zuten. Festak 1:30etan zuen hasteko ordua, eta hainbeste jenderen esperoa zegoenez (2700 pertsona) ordu horretan bertantxe joatea erabaki genuen. Baina normala den bezala, ez ginen burutapen bera izan genuen bakarrak izan, eta iladak 100 metro inguruko luzeera zuen dagoeneko. Ondoren jakingo genuena kontutan hartuta gutxienez ez geunden kexatzeko moduan. Barrura sartu ginereako 2:15 ziren, hau da, 45 minutu eman genituen itxaroten. Hainbeste pertsona egonda normala zitekeela pentsatu eta ez genion garrantzia handiagorik eman, baina gauza da, azkenekoak goizeko 4ak arte ez zutela sartzea lortu. Hori normala al da?

Gu bitartean barruan ginen gauak ekarriko ziguna jakin gabe. Gure txaketa eta amerikanak, hasiera batean, arropatokian ez uztea erabaki genuen hauek uzteko ilada izugarri luze eta jendez pilatua baitzen. Beste askok ere antzera jokatu zuten; izan ere, jende asko zegoen bere txaketa jantzita edo eskuan zuelarik. Ilada guztiz amaitu eta txaketak uztera gerturatu ginererako goizeko 4:30ak ziren. Ordurako, festaz gozatzen 2 ordu generamala uste zutenei esan behar diet nahi bai hala izan balitz. Dj-a goizeko 3ak arte ez zen musika jartzen hasi; eta ordu arte, grabatutako abesti zerrenda bat entzuten zen diskoteka bihurtutako izotz jauregian. Kontua da, ohartu ez edo batek daki, baina dj-ak aurretik jarritako abesti asko eta asko errepikatu egin zituela. Hori ere normala al da? Eta edari bat eskatu ala izateko 40 minutu eta ordubete artean itxaron beharra? Hori ere normala da? Lotsagarria eta antolakuntza falta ikaragarria da hainbeste jenderentzako bi barra txiki besterik ez jartzea, eta hainbeste jenderentzako edari kopurua ez aurreikustea! Bai, hala da, goizeko 3 terdietarako zenbait edari agortu ziren dagoeneko. Jendeak gainera, edariak binaka edo hirunaka hartzen zituen berriro ere ilaran hainbeste denbora ez pasatzeko. Beraz, dantzatzen egon ordez edariez pendiente egon beharra zuten. 65€ko sarrera ordaindu eta gero ez al genuen eskubidea festaz behar bezala gozatzeko eskubidea?

Gauak aurrera jarraitu zuen, eta izotza estaltzeko erabilitako oholak izotza bera baino irristakorrago bilakatu ziren, batez ere takoiak zeramatzaten emakumeentzako. Antolakuntzak badirudi uste izan zuela zaborrak beharrezkoak ez zirela, eta ondorioz jendeak beren basoak, izotz eta guzti lurrera bota zituzten lurra labainkor utziaz.

Komunera joatea ere beste buruhauste bat zen. Gaizki aurreikusitako komun kopurua zela eta, jendeak ilara luzeak egin behar izan zituen bere txanda iritsi zain. Pixa egiteko itxaron behar?

Konturatzerako gainera, musika kendu eta argiak piztu zituzten festari amaiera emateko. Goizeko 6:30ak ziren. 6:30ak? Urtezahar gaueko festa bat, zeinarengatik 65€ ordaindu, hainbeste itxaron behar izan eta musikaz 3 orduz bakarrik gozatu ahal izan genuen, hain goiz bukatu? Lotsagarria zen!

Orduantxe jendea beren txaketen bila arropatokira joaten hasi zen. Orduan sortu zen iskanbila, eta abalantxa. Arropatokian zeuden 4 arduradunek ez izan zuten hantxe pilatzen ari ziren ehundaka gazteren eskaerei erantzun. Gero eta jende gehiago pilatzen hasi zen eta hura, berehala bihurtu zen handik ateraezineko tranpa bat, Jendea urduritzen hasi zen eta beren txaketa ahalik eta azkarren hartzeko nahi horretan elkarri bultzaka hasi ziren. Urduritasuna nabarmen areagotu zen eta jendea antsietateak jota garraxika hasi zen handik irteteko eskatuaz. Bitartean antolakuntzako arduradunak zer egin ez zekitela zebiltzan. Hainbeste jenderen aurrean egindako antolakuntza kaxkarrak egoera hura eragin zuen eta ez zekiten nondik jo. Azkenean ertzainari deitzea erabaki zuten. Abalantxan ordubete eman eta gero arropatoki barrura salto egitea lortu nuen estutasun haretik ihesi egiteko. Momentu horretan izan zen benetan gertatzen ari zenaz ohartu nintzenean. Izua eta urduritasuna nonahi ikus zitekeen. Ertzaina iristean indarkeria erabiliaz jende pilaketa kanporatzea lortu zuten.

Irten ginenerako 8ak aldera ziren. Gazte asko ordea txaketak barruan zituztela geratu ziren. Urtarrileko goiz hotz hartan 3 ordu itxaron behar izan zuten beren amerikanak jaso ahal izateko. Ertzainak talde txikitan pasarazten zuen jendea beren arropa berreskuratu ahal izateko. Haien zoritxarrerako, askok eta askok ez zituzten bereak berreskuratu eta asko kartera eta mobilarik gabe geratu ziren, Zergatik? Pilaketa unean arropatoki arduradunek hura arintzearren jendeari berea ez zen txaketak eman edota jendeak arropatoki barrura sartu zelako lehengo ikusten zuen prenda hartzera.

Lotsagarria gau hartan gertatu zen guztia. Dirua irabaziko zuten, eta harengatik pozik egongo dira, baina 2700 pertsonari ordainduta zuten gaua izorratu zietene halako festa bat behar bezala antolatu ez, eta beharrezkoak ziren neurri eta langile kopurua kontratatu ez izanagatik. 65€ zaborrera! Bai bai, esan dut, LOTSAGARRIA!

Hurrengo egunetan zenbait hedabidek gertatutakoren oihartzun izan ziren, eta nahi izanez gero hemen uzten dizkizuet zenbait adibide irakurri nahi izanez gero.




Erretzeari agur


Urte berri honekin batera, lege berri bat jaio da ere. Legea gizartea osoarengandik onartua izatetik urruti, ikaragarrizko zersana ematen ari da. Lege berri honek esparru itxietan erretzeko aukera debekatzen du. Neurri hau, normala den bezala, ez da begi onez ikusi erretzaileen artean, eta eztabaida eta haserre ugari piztarazi ditu dagoeneko estatu mailan. Erretzetzaileek beren kexak agertzen dituzten bitartean, erretzen ez dutenek beren poza agertzen dute behingoz zigarroen kea irentsi behar ez dutela nabaritzean. Kontuak kontu, argi dagoena da legea kalean dagoen heinean, hura onartu beharra dagoela eta ahal den moduan egokitu beharra dagoela egoera berri honetara.