lunes, 4 de octubre de 2010

Prometeus, Hedabideen iraultza



Prometeusen bideoak etorkizuneko gizartearen aurreikuspen posible bat azaltzen digu. Gizarte bat non internetek egundoko garrantzia hartuko duen egunerokotasunean. Hainbesteraino irits liteke bere presentzia, gizarte osoa mundu birtual batean bizitzera kondenatua izan litekeela. Eta kondenatuta diot, errealitatea bizi baino, mundu birtual batean bizitzearen ideiak ez nauelako batere erakartzen. Dena den, mutur horretaraino ez iristea espero dut.

Prometeusek bideoan dioen bezala, interneten nagusitasun hau XX. mende bukaera aldera hasi zen, eta mende berri honen bigarren hamarkadarako jada mundu birtual batean murgildurik egongo gara. Gauzak dihoazen bezala ikusita, baliteke bai egoera honetara iristea, baina hala ere, nik hori gerta ez dadin espero dut. Guztizko identitate galtze bat iruditzen zait. Sarea ondo dago entretenimendurako, edota informazioa bilatzeko, baina ez ordea errealitatearekin paraleloa den beste bizitza bat eramateko. Norberak bere burua gorrotatzea besterik ez luke eragingo, izan ere, ordenagailuko bizitza birtual perfektu hori erralitatekoarekin alderatzean, jendea desadostasun eta inongo animorik gabe egingo lioke aurre egunerokotasunari. Gainera, dena ordenagailu aurrean eginez gero gizatasuna galduko litzateke, hau da, jendearekin egoteak eta pertsonalki komunikatzeak duen naturaltasuna eta behin behinekotasuna zer diren ahaztuko litzaiguke.
Bestalde, hedabideei dagokienez, mundu birtual honetara daramagun bide hau kaltegarria dela ere iruditzen zait. Bideoak ondo aipatu bezala, entretenimendurako telebista, joku nahiz filmak sarean daude; baita ikasteko edota kontsultak egiteko entziklopediak; edota munduan gertatutakoaz informatzeko prentsa web orriak. Komunikabide kateek, interneten garrantziaz ohartuta, beren saioak sarean txertatzen hasi dira ere. Honek beraz, telebista, irrati eta batez ere prentsan izugarrizko kaltea eragingo du, gizarteak pixkanaka hauek kontsumitzeari utziko diotelarik.

Hala eta guztiz ere, nik mantentzen dut itxaropen bat non teknologia gehiegi aurreratu ordez, bere horretan geratuko den eta honela, orain arte aipatutako giza ohiturak mantendu egingo diren, gizartean gizatasun pittin bat geratzeko gutxienez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario