domingo, 31 de octubre de 2010

BBC-k Chavez-i egindako elkarrizketa







BBCk Venezuelako presidente den Hugo Chavezi egindako elkarrizketa honetan, agerian geratzen da gaur egun munduan dauden bi sistema politiko-ekonomikoen arteko jarrera.
Informaziozko elkarrizketa bat baino, Stephen Sackur kazetari ingelesak duen intentzio bakarra Venezuelako gobernuaren akatsak eta ekintzak agerian uztea dela dirudi. Izan ere, gai jakin batzuen inguruan Chavezen iritzia jaso baino, adibide eta kuttu ironikoa duten galderen bitartez, Venezuelako politika sozialistari etengabeko erasoa egiten dio. Laburrago esanda, sistema sozialista gutxiesten saiatzen da Chavezen okerreko ekintzak orokortzen dituelarik.
Baina elkrrizketako momentu batean presidenteak ondo dioen bezala, kazetaria badirudi erabilia izan dela. Eta nik hala dela esango nuke. Bere gizarte kapitalistan, kazetariak beste sistema txarra dela erakustaraztea besterik ez duelako nahi.

Elkarrizketa honetatik abiatuta, beste behin ondo ikus dezakegu hedabideek duten indarra. Stephen Sackurren jarrerarekin argi ikusten da BBCk Ingalaterran Venezuelako gobernuarekiko izango duen jarrera, eta hari buruz zein ikuspegi ematen den. Aldiz, elkarrizketan Chavezek ongi azaltzen du kazetariak dioen guztia ez dela galdetzen dioen modu berean gertatu, eta horregatik gertaeren beste ikuspuntua agertzen du, bizitza ez dela komunikabide jakin batek kontatu bezala gertatzen argi uzten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario